XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Denborarekin, dekorazioa hobetuz doa: lerro hautsiak agertzen dira eta, azkenerako, buztingintza ziztatuko dekorazioaren eragina nabari.

Nahiz hauzoak oihanetan sakabanaturik zeuden, elkarren arteko harreman asko zuten.

Ia hauzo guztiak hibai hegaletan eraikirik zeuden, horietan itsas-untzi ttipiak ongi ibil bait zitezkeen.

Hibaiak erabili zituzten, bada, arte-ohian zarratuak gurutzatzeko, baina bereziki komertziorako.

Esate baterako Bretainiatik Liegeraino ehotarriak eraman zituzten, ia bide osoa hibaiz eginik; eta Maindik koloniaraino ontziak, baina hemen hibaitik jalgi gabe.

Uste da baserritar asko komertzioaz aberastu zela.

Haitzurtto pilagordeak ediren dira behintzat, Metalaroko Merkatari bidaianteek lurralde berauetantxe gordetzen zituzten brontzezko tresna multzoen antzera.

Merkataritza franko aurreratu zutela uste da, zeren tresna eta ohitura danubiarrak urrutira hedatu bait ziren.

Bestalde, Starcevo-Kô*rô*s kulturakoek Mediterraneo itsasoko Spondilus izeneko muskuilu maskorrez egindako edergailuak Rjin hibai-ertzetan eta Oder hibaiaren haranetan aurkitu dira.

Nekazari danubiarrak jende baketsua zirela dirudi, zeren gerrarako balio duen harmarik ez bait zen kausitu.

Hauzorik zaharrenak ez zeuden defendatuak, eta hesiz inguraturik zeudentxoak basa animaliengandik babesteko zeudela dirudi, gehiagotarako ez bait zuten balio: gerra gizonengandik defendatzeko ez nolanahi ere.

Gerora, ostera, ia hauzo guztiak daude defendatuak.

Honek ez du esan nahi danubiar-tarrek komunitate politiko bakarra egiten zutenik, ez bait zeuden horrenbeste organizaturik; baketsuak zirela baino.

Desberdintasun sozialik egon zenik ezin frogatu izan da.

Edergailutzat maskor eta hortz konponduak erabili zituzten.

Zuloa bait dute guztiek, dindilizka erabiltzeko bide ziren.

Gutunak, beraz.

Ostera, ez da aurkitu lur-errezko emakume irudirik, Ekialde Hurbileko kultura denetan daudenak bezalakorik.

Geroxeago buztingintzan, ostera, agertzen dira giza irudiak: baina konbentzionalak eta asexualak dira.

Azkenerako hilerriak ere agertzen dira: esate baterako, Alemaniako Main-en eta SESB-ko Dniester-en: baina danubiar I. kulturakoek ez zuten ezagutu ehorzte rito konplikaturik.

Hilobi ritualak oso guti dira.

Kultura danubiarraren mugetan bakarrik aurkitzen dira Hilerri antolatuak.

Esate baterako Rjin hibaiko uhaldeetan kokoriko ehorzten zuten, hilobi bakoitzean bat.

Abereak eta laboreak zihur kanpotik ekarriak izan ziren, Hegoatik seguru aski, Balkan mendien iparrean ez bait zen halakorik ezagutzen.

Danubiar I. kultura lurrik kolonizatzeko gelditu zeino, loratzen jarraiki zen.

KULTURA KARDIALA (MEDITERRANEOKO KOSTALDEETAN).

Bostgarren milurtean hasi zen loratzen Neolitos kultura Mediterraneo itsasoko kostaldean.

Kultura kardiala deitzen da, buztingintzaren dekorazioa egiteko erabiltzen zuten maskor motaren izena Cardium delako.

Eduki ere, ia zeramika guztiak maskor horrexetaz egindako dekorazio inprimatua zeuden.

Cardium maskorrez Ekialde Hurbileko anitz lekutan dekoratu zen buztingintza, esate baterako Byblos-en eta Otzaki hirian; eta dekorazio inprimatua xit erabilia izan zen.

Esate baterako pre-Sesklotarrek orraziaz lortu zuten dekorazio inprimatua, baina Cardium maskorraz dekoratutakoak bezalako efektoa hartzen zuen.

Sudan-en, Erdi-Sahara-n eta Ipar Afrikan ere antzeko teknikak erabili ziren.